Macintoshen iragarkia

March 31, 2007

Appleren iragarkia YouTuben

Youtuben ikusgarri dago 1984an egindako Macintoshen iragarki hau. Ondoren, Estatu Batuetako lehia politikoan sartu dena.

Hementxe ditugu beste garapen berri bi:

  • Hillary Clintonen kritika eginez
  • Hilarryren jarraitzaileen erantzuna

Zergatik erabili dute ideia hau kanpaina egiteko? 

Alvaro Ramirez irakasleak, Otexto blogean ideiaren bat ematen digu, hobeto ulertzeko

Apunte berriak IEnarratibaz

January 21, 2007

Klasean hartutako apunteak garbitara pasatu eta… hementxe daude eskuragarri:

Bigarren lauhilekoak:

Beste gai batzuen testuak ere eskuratu daitezke hemendik:

NarrativAV

Ikusentzunezko Narratiba

December 15, 2006

Blog honen ideia (eta beharra) Iñigo Marzabal irakaslak Euskalerriko Unibertsitatean ematen duen gaian oinarritzen da.

Klasean azaldutako gaiak garbitara pasatzeko txoko bat izan nahi du, eta bide batez, jorratu Ikus-Entzunezko Narratibaren alde ezberdinak. Bide batez lagun batzuekin komentatu, eta denon artea IEN-ren ikuspegi aberatsago bat eukitzeko.

Egitura gutxi gora behera, klasean emandako programa izango da:

  1. Zer da narratiba eta zeintzuk dira oinarrizko kontzeptuak
  2. Kondaketaren jatorriak non dauden: mitoak eta egitura kanonikoak (ibilbide iniziatikoa adubide bezala hartuz)
  3. Kondatze unibertsoaren eraikuntza: muntaketaren teknika & ideologia, eta erritmoak (begiarena eta kondaketarena)
  4. Narrazio ereduak: osagaiak eta eredu teorikoak, enunziazioa eta narrazioa
  5. Letraren aztarna irudian: moldaketa zinematografikoak eta fideltasuna

 

Iñigo Marzabalen lanak eta argitalpenak EHUn aurkitu daitezke.

 Inigo Marzabalen liburua